Athletic - ElcheErosi orain

Justo Izaguirre zendu da, Athleticeko bat zenbakidun bazkidea

Justo Izaguirre zendu da, Athleticeko bat zenbakidun bazkidea

Klubak bere doluminak helarazi nahi dizkie 104 urterekin hil den Justo Izaguirreren senide eta lagunei

Justo Izaguirre, Athleticen bat zenbakidun bazkidea, hil da gaur, 2026ko irailak 8, 104 urterekin. 

Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une triste hauetan.

Duela lau urte, ehun urte bete zituenean, ilobek eta gainerako senideek sorpresa bat eman zioten Lezaman, Athletic Cluben laguntzarekin, Uriarte presidentea, Muniain, De Marcos eta Williams kapitainak eta Valverde entrenatzailea bertan zirela.

Lehen bi taldeek besoko beltza jantziko dute asteburuko partidetan.