Athletic - ElcheErosi orain

Unai Simon, Urrezko Baloiaren munduko atezain onenaren hautagaia

Unai Simon, Urrezko Baloiaren munduko atezain onenaren hautagaia

Murgiako atezainak Trofeo Yashinen tronura begiratu du berriro, 2024ko edizioan bigarren postua lortu ondoren

Unai Simon munduko atezain onenen artean dago berriro. Athletic Clubeko atezaina 2026ko Yashin Trofeorako hautagaien artean dago, duela bi urte saria eskuratzetik gertu egon ondoren. 2024ko edizioan bigarren postua lortu zuen, eta orduan Emiliano ‘Dibu’ Martinez argentinarrak bakarrik hartu zion aurrea. Orain, jokalari zuri-gorriak berriro du esku artean munduko atezain onena saritzen duen garaikurra lortzeko aukera.

2026ko hautagaitza denboraldi bereziki esanguratsu baten ondoren iritsi da Simonentzat. 2026ko Munduko Txapelketan Urrezko Eskularrua jaso zuen, txapelketako atezain onenari ematen zaion saria. Gainera, zortzi partidatan gol bakarra jaso zuen: final-laurdenetan, Belgikaren aurka, 41. minutuan De Ketelaerek sartutakoa. Horrez gain, Munduko Txapelketen historian atea hutsean mantentzeko marka berria ezarri zuen, 650 minutu jarraian golik jaso gabe, Walter Zenga italiarraren aurreko marka (517 minutu) gaindituz. 

2022ko Qatarreko Munduko Txapelketetan debutatu zuen Unaik, eta Athletic Clubeko historiako bosgarren atezaina izan zen txapelketa horretan parte hartzen, Carmelo (1962), Iribar (1966), Zubizarreta (1986) eta Arrizabalaga (2018) atezainen ostean.