Athletic - ElcheErosi orain

Peñen aintzatespenak Lezaman

Peñen aintzatespenak Lezaman

Peñakide batzuk Athleticeko instalazioetatik pasa dira aurreko denboraldiko jokalari onenak saritzeko

Asteazken honetan peñisten aintzastepenak jaso dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeetako hainbat kidek.

Garras Saria, lehoiaren arrastoa, lehoiaren marka, sestaotar peñari lotua, bazkideek jardunaldiz jardunaldi eman dituzten botoak zenbatu ondoren ematen da. Azkenean, Daniela Agote emakumezkoen aldagelan eta Unai Simon gizonezkoenean izan dira irabazleak.

Bermeoko Bizkai Buru Peñak Gaztelugatxeko San Juan saria eman dio Mikel Jauregizarri, iazko jokalari onena. Peña El Corquetek Yuriri eman dio errekonozimendua. Errioxarrek urteroko tradizioa bete dute: San Vicente de la Sonsierrako peñakideek denboraldiko futbolaririk onena izendatu duten jokalariari eman diote bere pisua ardoan.

Portugaleteko Peña Jarrillerak "500 minutu saria" eman dio bigarren taldetik igo eta gutxienez 500 minutu jokatu dituen jokalariari. Kasu honetan, Alex Rego eta Elene Gurtubay izan dira sarituak. Azkenik, Emakumezkoen Athletic All Iron Peñak Nekane Diez Saria eman dio Ane Azkonari, Zorrotzako peñakideen deliberazioen ostean, hirugarren urtez jarraian aitortua izan dena.