
Asteazkeneko Levante UD-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin
Asteazkeneko Levante UD-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin
Klubaren ikus-entzunezko plataformak programa berezia eskainiko du partida hasi baino 50 minutu lehenagotik, atarikoarekin, norgehiagokaren kontakizunarekin eta amaierako elkarrizketekin
Athletic Playk asteazkenean 20:40tik aurrera zuzeneko programa berezia eskainiko du, Levante UD taldeak Athletic Cluben aurka Ciutat de València zelaian jokatuko duen partidaren inguruko informazio guztia jasotzeko.
Matchday Live saioak partidaren aurreko irudiak eta zelaiko beroketa ariketak eskainiko ditu, baita protagonistekin soropilean bertan egingo diren elkarrizketak ere. Partidan zehar, norgehiagokaren zuzeneko audio-kontakizuna izango da entzungai, eta, partida amaitzean, protagonisten lehen adierazpenak jasoko dira.
LEVANTE UD-ATHLETIC CLUB PARTIDA JARRAITU ATHLETIC PLAY-N
Erlazionatutako partidak
Levante UD - Athletic Club


