
Fair Play irabazi du Athletic Walking Football-ek Hanburgon
Fair Play irabazi du Athletic Walking Football-ek Hanburgon
Onkologia duten pazienteentzako Athletic Walking Football-eko ordezkariek osatu-tako talde zuri-gorriak nazioarteko txapelketa batez gozatu zuen, eta bere ezaugarri bereizgarria utzi zuen agerian: bizitzearen poza, bizipoza
Joan den asteburuan Hamburger SV taldeak antolatutako nazioarteko txapelketan parte hartu zuen Athletic Club Walking Football taldea oso talde berezia zen. Gainerako lehiaki-deek ez bezala, gure taldea minbizia gainditu duten edo gaixotasunarekin kronikotasun-egoeran bizi diren pertsonek osatu zuten. Athleticez gain, espedizio zuri-gorriak astero Lezaman entrenatzen duten 40 pertsona baino gehiago ordezkatzen zituen, Athletic Club Fundazioak eta Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak bultzatutako proiektu batean parte hartuz.
Bidaia hasi zenetik, Athletic Club Walking Football taldeak bere arrastoa utzi zuen, prozesu onkologikoa bizi duten pertsonen bizitza hobetzea helburu duen ekimenari zentzua ema-nez. Horrela, Hanburgon gertatu den bezala, futbola eta Athletic eskutik helduta ongizate fisiko, emozional eta sozialeko tresna bihurtzen dira, minbiziak eragindako inpaktua gutx-itzen eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.
Fair Play eta Bizipoza sariak
Athletic Club Walking Football taldeak Schalke 04, Borussia Dortmund, Slavia Praga, Bayer 04 Leverkusen, Hertha BSC Berlin, Werder Bremen edo HSV talde anfitrioiaren aurka joka-tu zuen Hanburgon. Gutxienekoa emaitzak izan ziren. Garrantzitsuena, Lezamatik bidaiatu aurretik Edin Terzić-ek gogorarazi zien bezala, esperientziaz gozatzea eta Athleticen balo-reak irudikatzea zen. Fair Playren garaikurraren konkistak frogatzen du biak egin zutela nota onarekin. ‘Joko garbi gehien duen taldearentzat’ leloa zioen Hanburgoko kamiseta bat jaso zuten sari gisa.
Esaldi hori honela osatu zitekeen: ‘Joko garbi eta alaitasun gehien duen taldearentzat’. Izan ere, bizipoza, euskaraz esaten den bezala, Athletic Walking Football honen beste ezaugarrie-tako bat da.
Futbola dena da dena futbola ez denean.
