"Bihar hobeto egiteko aukera bat da"

"Bihar hobeto egiteko aukera bat da"

Edin Terzićentzat Levante UD-ren aurkako partida LaLigan aurrera egiten jarraitzeko une aproposa da

"Talde guztiek kalitate ona dute. Levante UD taldearen kasuan, oso goian presionatzen dute, eta oso arriskutsuak dira aurrean. Erronka zaila izango da guretzat, baina bihar Elche CF-ren aurka baino hobeto jokatzeko aukera izango dugu", adierazi du Edin Terzićek, Ciutat de Valèncian LaLigako seigarren jardunaldiaren atarian.



San Mamesen jokatutako aurreko norgehiagokarekin autokritiko agertu da Terzić, hain zuzen ere Elcheren aurrean: "Ez gara pozik egon area barruan dugun posizioarekin, eta hobetu beharreko zerbait da. Ikasi dugun zerbait da: Arriskutsuak izaten jarraotu nahi dugu".

Partidarako prest dagoen taldeari dagokionez, entrenatzaile alemaniarrak adierazi du balitekeela aldaketak egitea, "jokalariak nola dauden eta taldeak hurrengo partidarako zer behar duen" kontuan izanda. Partidarako Iñaki Williams egotea albiste ona dela esan du, entrenatzailearen hitzetan; izan ere, "espazio asko eta aurkariaren arean presentzia handia ematen digu. Behar dugun Iñaki da, gauza horiek guztiak ematen dizkiguna".