
Kluba |
2026/27 denboraldi hasierako kirol-balantzea
2026/27 denboraldi hasierako kirol-balantzea
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute datorren asteartean, hilak 22, San Mamesen


Hurrengo asteartean, irailaren 22an, eguerdiko 12:30ean, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskainiko dute San Mamesen 2026/27 denboraldi hasierako kirol-balantzea egiteko, gure lehen bi taldeen egoerari buruzkoa; LaLigako lehen geldialdia aprobetxatuz.
Agerraldia San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan izango da eta Athletic Play-ren bidez jarraitu ahalko da.
