Denboraldi hasierako kirol-balantzeari buruzko prentsaurrekoa atzeratu da

Denboraldi hasierako kirol-balantzeari buruzko prentsaurrekoa atzeratu da

Hasiera batean agerraldia astearte honetan, 12:30ean, San Mamesen, egitekoa zen, baina atzeratu egin da, Jon Uriarte presidenteak begietan infekzio bat duela eta

Athletic Clubek jakinarazi duenez, denboraldi hasierako kirol-balantzearen inguruko prentsaurrekoa, astearte honetan, 12:30ean, San Mamesen egitekoa zena, atzeratu egin da, Jon Uriarte presidenteak begietan infekzio bat duela eta.

Klubak ahalik eta lasterren jakinaraziko du agerraldiaren data eta ordu berria.