Athletic Club Fundazioak 24 milioi eurotik gorako gizarte-balio integratua sortu du 2025ean

Athletic Club Fundazioak 24 milioi eurotik gorako gizarte-balio integratua sortu du 2025ean

Fundazioak indartu egin du gizarte-eragina neurtzeko konpromisoa, eta sendotu egin du futboletik harago eraldatzeko eragile gisa duen zeregina

Athletic Club Fundazioak 24 milioi eurotik gorako Gizarte-balio Integratua lortu du 2025ean. Datu horrek erakusten du erakundeak pertsonengan eta komunitatean eragin positiboa sortzeko duen gaitasuna, kirolaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloko programen bidez.  LKS aholkularitza-enpresarekin batera egin da ebaluazioa, Kontabilitate Sozialeko metodologian oinarrituta, eta gardentasunarekiko, kontuak ematearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa indartzen du. 

Gizarte-balio Integratuaren kalkuluak Fundazioaren jardueraren bidez sortutako eta mobilizatutako balio ekonomikoa eta hornitzaileekiko harremana jasotzen ditu, bai eta hezkuntzaren, inklusioaren, osasunaren, kirolaren edo garapen komunitarioaren arloetan garatutako ekimenen ondoriozko gizarte-eragina ere. Bi faktore horien baturak Athletic Club Fundazioak gizarteari egiten dion benetako ekarpenaren ikuspegi orokorra ematen du. 
 

Bilakaera positiboa 

2025eko emaitzek, gainera, aurreko ekitaldiarekiko bilakaera positiboa erakusten dute. Horrela, hazkunde-joera sendotu da, eta horrek agerian uzten du Fundazioak bere ekintzen irismena zabaltzeko eta ingurunean gero eta balio handiagoa sortzeko duen gaitasuna. 

Deskargatu laburpen exekutiboa edo, nahiago baduzu, kontsultatu hemen txosten osoa.