
Harrobiko hiru zuzeneko asteburu honetan Athletic Playn
Harrobiko hiru zuzeneko asteburu honetan Athletic Playn
Ikusi Lezaman Gazteak B eta Emakumezkoen C taldeek larunbat goizean jokatuko dituzten partidak eta arratsaldean Kadeteak A taldeak Deportivo Alavesen aurka jokatuko duen derbia (16:00etan)
Emakumezkoen B eta Gazteen A taldeek etxetik kanpo jokatuko dituzten partidak eta lehoien geldialdia aprobetxatuz, Athletic Playk harrobiko taldeen taldeen 3 partida emango ditu datorren asteburuan Lezamatik.
Larunbateko lehen ordutik (9:30ean), athleticzaleek hiru talde zuri-gorriren bilakaera jarraitu ahal izango dute; lehenengoa, Unai Andrinuak zuzentzen duen Liga Nazionaleko Gazteena, Gernikaren aurka jokatuko duena Lezamako 8. zelaian.
IKUSI GAZTEAK B – GERNIKA
Ondoren (12:00etatik aurrera), Emakumezkoen C taldeak Oiartzunen aurka jokatuko du Ligako hirugarren jardunaldian (lehenengo biak, garaipen banarekin erabakita).
IKUSI EMAKUMEZKOENA C – OIARTZUN
Larunbat arratsaldean, Athletic Playk Euskal Ligako Kadete A taldearen eta Deportivo Alavesen arteko derbia eskainiko du, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Lezaman.
