Jon Uriartek eta Mikel Gonzalezek denboraldi hasierako kirol-balantzea egingo dute ostegun honetan

Jon Uriartek eta Mikel Gonzalezek denboraldi hasierako kirol-balantzea egingo dute ostegun honetan

Presidenteak eta Futboleko zuzendari nagusiak 12:30ean agerraldia egingo dute San Mamesen, Athletic Clubeko lehen bi taldeen egoera aztertzeko

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiak agerraldia egingo dute irailaren 24an, ostegunean, 12:30ean, San Mamesen, 2026/27 denboraldi hasierako kirol-balantzea egiteko.

Agerraldia joan den astearterako zegoen aurreikusita, baina presidentearen begiko infekzio baten ondorioz atzeratu egin zen. Jon Uriarteren osasun-egoerak hobera egin ostean egingo da prentsaurrekoa.

Hedabideekin egingo den hitzordua San Mameseko Jose Iragorri prentsa-aretoan izango da, eta Klubeko lehen bi taldeen kirol-egoera aztertzeko balioko du.

Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Play kanal ofizialaren bidez.