EH Txapelaren finala eta harrobiko hiru partida, zuzenean Athletic Playn

EH Txapelaren finala eta harrobiko hiru partida, zuzenean Athletic Playn

Gozatu Realaren eta Athletic Cluben arteko finalaz eta Emakumezoen B, Basconia eta Gazteak A taldeen partiduez

Athletic Playk futbol asteburu erakargarri bat eskainiko du zuzenean, ostiral, larunbat eta igande artean banatutako lau partidekin. Klubaren plataforma ofizialak Realaren eta Athletic Cluben arteko EH Txapelaren finala eskainiko du, baita Lezamako harrobiko hiru hitzordu ere, Emakumezkoen B, Basconia eta Gazteak A taldeen partidekin. 

Programazioa ostiralean hasiko da gizonezkoen lehen taldearekin. Realak eta Athleticek EH Txapela izango dute jokoan Anoetan, 19:00etatik aurrera. Derbiak erabakiko du txapelketaren hamargarren edizioko txapelduna.

IKUSI REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB
 

Larunbatean harrobiaren txanda iritsiko da Lezaman egingo den saio bikoitzarekin. 12:30etik aurrera, Emakumezkoen B taldeak CA Osasuna hartuko du Lehen Federazioko laugarren jardunaldian. Euren azken konpromisoan etxetik kanpo berdindu ondoren, zurigorriek denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi dute.

IKUSI EMAKUMEZKOEN B TALDEA – OSASUNA 
 

Arratsaldean, 17:00etan, Athletic Playk Bigarren Federazioko bosgarren jardunaldiko partida eskainiko du: Basconia vs UD Llanera. Aurreko jardunaldian etxetik kanpo lortutako garaipenari jarraipena ematen eta bere dinamika ona luzatzen saiatuko da gure hirugarren taldea. Txapelketaren lehen jardunalditik porrota ezagutu gabe dago Adrian Esteveren taldea. 

IKUSI BASCONIA - UD LLANERA

Emanaldien asteburua igandean itxiko da. Gazteak A taldeak, Iñigo Lopezen zuzendaritzapean, CD Betoño hartuko du Lezaman 16:00etatik aurrera, Ohorezko Mailako laugarren jardunaldian. Zuri-gorriek azken estropezua atzean utzi eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu nahi dute.


IKUSI GAZTEAK A - CD BETOÑO