
Athletic Clubeko beteranoek Ricardo Ibarretxe Fundazioaren inaugurazio-partidan parte hartuko dute
Athletic Clubeko beteranoek Ricardo Ibarretxe Fundazioaren inaugurazio-partidan parte hartuko dute
Talde zuri-gorriak Padura izango du aurkari gaur arratsaldean Santo Kriston (Arrigorriaga), fundazio berriaren aurkezpen-ekitaldien barruan
Athletic Clubeko beteranoek Ricardo Ibarretxe Fundazioaren aurkezpena dela-eta antolatutako inaugurazio-partidan parte hartuko dute gaur, urriak 1, osteguna. Neurketa 19:15ean hasiko da, Arrigorriagako Santo Kristo futbol-zelaian, eta Padura Club eta Athletic Club izango dira aurrez aurre. Sarrera doakoa izango da.
Partidarako, Rafa Dehesak honako jokalari hauek deitu ditu: Asier Abad, Ander Capa, Gorka Bidaurrazaga, Ander Alaña, Roberto Urizar, Goio Soria, Joseba Arriaga, Eneko Boveda, Urko Vera, Borja Basagoiti, Javi Gonzalez, Xabi Ceballos, Dani de Pablos, Gorka Soria, David de Paula, Alain Gonzalez, Mario Sanchez, Jose Manuel Ipiña, Jonan Izarra, Beñat Etxeberri eta Raul Garcia.
Hitzorduak Ricardo Ibarretxeren (1927-1985) figura gogoratzeko eta balioan jartzeko ere balioko du. Arrigorriagarekin eta, bereziki, Padurarekin lotura estua izan zuen Ibarretxek. 70eko hamarkadan, funtsezko zeregina izan zuen Santo Kristo futbol-zelaia desagertzea saihesteko egindako kudeaketetan, Vasco-Aragonesa autobidearen eraikuntzaren ondoriozko desjabetze-prozesuaren aurrean.
Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Fundazioaren inaugurazio-ekitaldi ofizialarekin. 19:15ean, Padurako eta Athleticeko beteranoen arteko partida jokatuko da, eta 20:15etik 21:00etara ospakizunarekin eta ekitaldiaren amaierarekin emango zaio bukaera egunari.
