Urriaren 6an, asteartean, ate irekiko entrenamendua Lezaman

Urriaren 6an, asteartean, ate irekiko entrenamendua Lezaman

Saioa 11:00etan hasiko da eta instalazioetara sartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik sarrera erreserbatzea

Athletic Clubek lehen taldearen entrenamendua zaleentzat irekiko du datorren asteartean, urriaren 6an, 11:00etan. Instalazioetara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik sarrera erreserbatzea.

Saioan sartzeko lehentasuna bazkideek eta Club Athleticeko kideek izango dute. Dagoeneko doan erreserbatu dezakete sarrera, edukiera bete arte.

Bazkide edo Club Athleticeko kide txartel bakoitzarekin gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Gonbidapen horiek ezinbestekoak izango dira entrenamenduaren egunean Lezamako instalazioetara sartzeko.

Ostegunean edukiera betetzen ez bada, bihar, urriaren 2an, ostirala, 13:30etik aurrera, edonork eman ahal izango du izena, aurretik azaldutako baldintza berdinetan. Sarrera erreserbatzeko, doako Athleticzale kontu digitala izatea besterik ez da behar.
 

BAZKIDE SARRERAK


CLUB ATHLETIC SARRERAK
 

CLUB ATHLETIC PREMIUM SARRERAK