Beteranoen garaipena Paduraren aurka
Talde zuri-gorriak 0-6 irabazi zuen Ricardo Ibarretxe Fundazioari hasiera emateko partidan, eta golegileak Javi Gonzalez, Raul Garcia, Joseba Arriaga, Mario Sanchez eta Urko Vera izan ziren
Athleticeko beteranoek 0-6 irabazi zuten Padura Cluben aurka Arrigorriagako Santo Kristo zelaian ostegun honetan, urriaren 1ean, jokatutako partidan.
Ricardo Ibarretxe Fundazioaren inaugurazioaren eguneko ekitaldi nagusia izan zen. Neurketa arratsaldeko 19:15ean hasi zen, eta golegileak Javi Gonzalez, Raul Garcia, Joseba Arriaga, Mario Sanchez eta Urko Vera izan ziren.
Rafa Dehesak deitutako jokalariak honako hauek izan ziren: Asier Abad, Ander Capa, Gorka Bidaurrazaga, Ander Alaña, Roberto Urizar, Goio Soria, Joseba Arriaga, Eneko Boveda, Urko Vera, Borja Basagoiti, Javi Gonzalez, Xabi Ceballos, Dani de Pablos, Gorka Soria, David Sorberria, David Borja Bovera, Manuel Sanchez, Jose Jonan Sanchez, Rebina eta Jose Izarra.
Arrigorriagako futbol zelaira gerturatu ziren ikusleek talde zuri-gorriaren izen handiez beteriko futbolaz gozatzeko aukera izan zuten.

