
Liga Nazionaleko Gazteak eta Hirugarren Federazioko Emazkumezkoen C taldea, zuzenean Athletic Playn
Liga Nazionaleko Gazteak eta Hirugarren Federazioko Emazkumezkoen C taldea, zuzenean Athletic Playn
Vallecaseko gizonezkoen lehen taldearen Matchday Live atalaz gain, harrobiko bi partida egongo dira ikusgai larunbat honetan Lezamatik
Asteburuko Athletic Play emanaldiak larunbatean, urriak 10, kontzentratuko dira, gizonezkoen lehen taldearen Matchday Live atalarekin, Vallecasetik, eta Athletic Clubeko Emakumezkoen C eta Gazteen B taldeen partiden zuzenekoekin batera.
Jardunaldia eguerdian hasiko da. Hirugarren Federazioko Emakumezkoen C taldeak Bizkerre B izango du aurkari Lezamako 8. zelaian, 12:00etan. Ibai Pujolek zuzentzen dituen neskek jokatu dituzten lau partidetan garaipena lortu dute eta galdu gabeko boladari jarraipena ematen saiatuko dira.
IKUSI ATHLETIC CLUB C VS BIZKERRE B
13:10etik aurrera, gaurkotasunak Vallecasera eramango gaitu. Rayo Vallecano eta Athletic Club aurrez aurre arituko dira LaLigako 8. jardunaldian eta, beti bezala, Athletic Playk saio berezia eskainiko du atariko guztiarekin, partidaren narrazioarekin eta protagonisten adierazpenekin.
IKUSI MATCHDAY LIVE - RAYO VALLECANO VS ATHLETIC CLUB
Arratsaldean, Athletic Cluben nahieran telebistak Gazteen Liga Nazionalaren partida eskainiko du Lezamatik. Athleticek Danok Bat hartuko du 8. zelaian 18:30ean. Unai Andrinuak zuzentzen duen taldeak multzoko lidergoari eutsi nahi dio iragan astean Berion Antiguoko 4-5 gainditu ostean.
