Rayo Vallecano - Athletic Club partidako sarreren inguruko informazioa

Rayo Vallecano - Athletic Club partidako sarreren inguruko informazioa

Kluba datozen egunetan euren eserlekuak Athletic Cluben bidez erosi dituzten athleticzaleekin harremanetan jarriko da itzulketa kudeatzeko

Rayo Vallecanoren aurkako partida bertan behera geratu ondoren, Athletic Clubek erositako sarreren zenbatekoa itzuliko duela jakinarazi du.

Kluba datozen egunetan kaltetutako pertsonekin jarriko da harremanetan, erosketa-prozesuan zehar emandako helbide elektronikoaren bidez, itzulketa hori kudeatzeko.

Athleticzaleek ez dute aldez aurretik inolako kudeaketarik egin beharko.