Gozatu Athletic Playn Gazteen Ohorezko Mailako Realaren aurkako derbiaz

Gozatu Athletic Playn Gazteen Ohorezko Mailako Realaren aurkako derbiaz

Igandeko derbiaz gain (16:00etan), Klubeko nahieran telebistak Kadete B Mailako partida (10:00etan) eta jardunaldi guztietako gizonezkoen lehen taldearen Matchday Live eskainiko ditu larunbatean

Athletic Play, Klubaren nahierako telebistak, futbol zuri-gorriz beteriko asteburu zirraragarria eskainiko digu berriz ere. Gizonezkoen lehen taldearen jardunaldi bakoitzeko ohiko Matchday Live programari harrobiko bi partida gehitu behar zaizkio: Athletic eta Realaren arteko Ohorezko Mailako derbia eta Kadete B mailako taldearen eta Baskauriren arteko norgehiagoka.

Programazioa larunbatean hasiko da, 10:00etan, Kadete mailako Ohorezko Mailako bosgarren jardunaldiarekin. Baskauri taldeak Lezama bisitatuko du, Jon Diaz de Ceriok zuzentzen duen taldearen fidagarritasuna frogatzeko. Izan ere, talde zuri-gorriak orain arte jokatutako lau partidetan garaipenak eskuratu ditu. 


 
VER CADETE B VS BASKAURI
 

Gauean, 20:10etatik aurrera, gaurkotasunak Mestallara eramango gaitu. Valencia CFk eta Athletic Clubek indarrak neurtuko dituzte 9. jardunaldian. Zuri-gorriek LaLigako azken partida jokatuko dute talde valentziarraren etxean, datorren denboraldirako aurreikusita dagoen estadio-aldaketa dela eta. Txapelketaren hasieratik ohikoa den bezala, Athletic Playk Mestallatik eskainiko du Matchday Live programa, atariko guztiarekin, partidaren narrazioarekin eta protagonisten adierazpenekin.



 
IKUSI MATCHDAY LIVE - VALENCIA CF VS ATHLETIC CLUB


Igande arratsaldean Athletic Playk Athletic Club eta Realaren arteko gazteen derbi erakargarria eskainiko du. Norgehiagoka 16:00etan hasiko da, eta aukera emango dio Iñigo Lopezek zuzentzen duen taldeari hirugarren garaipena jarraian lortzeko eta multzoko lidergora hurbiltzeko, hiru puntura.



IKUSI GAZTEAK A VS REAL SOCIEDAD