Larunbateko Valencia CF-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin

Larunbateko Valencia CF-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin

Klubaren ikus-entzunezko plataformak programa berezia eskainiko du partida hasi baino 50 minutu lehenagotik, atarikoarekin, norgehiagokaren kontakizunarekin eta amaierako elkarrizketekin

Athletic Playk larunbatean 20:10etik aurrera zuzeneko programa berezia eskainiko du, Athletic Clubek Valencia CF taldearen aurka Camp de Mestallan jokatuko duen partidaren inguruko informazio guztia jasotzeko.

Matchday Live saioak partidaren aurreko irudiak eta zelaiko beroketa ariketak eskainiko ditu, baita protagonistekin soropilean bertan egingo diren elkarrizketak ere. Partidan zehar, norgehiagokaren zuzeneko audio-kontakizuna izango da entzungai, eta, partida amaitzean, protagonisten lehen adierazpenak jasoko dira.


VALENCIA CF-ATHLETIC CLUB PARTIDA JARRAITU ATHLETIC PLAY-N