Vuelingek Athleticekin duen hitzarmena berritu eta bere logotipoa kamisetaren mahukan eramango du

Vuelingek Athleticekin duen hitzarmena berritu eta bere logotipoa kamisetaren mahukan eramango du

Aire-konpainiak beste lau denboraldiz luzatu du akordioa, 2030era arte, eta larunbat honetan estreinatuko du logotipoaren kokapen berria, Mestallan

Athletic Clubek eta Vuelingek babesletza-hitzarmena berritu dute 2030era arte. 2018tik Klubari lotuta dagoen aire-konpainiak premium babesle eta aire-konpainia ofizial izaten jarraituko du, eta, lehen aldiz, bere logotipoa gizonezkoen lehen taldearen partida-kamisetaren ezkerreko mahukan jarriko du.



La nueva ubicación del logo en la equipación se estrenará este sábado, 17 de octubre, en el encuentro de LaLiga frente al Valencia CF en Mestalla. La marca de Vueling pasará así del frontal del pantalón de juego a la camiseta y mantendrá su presencia en el pantalón de entrenamiento.


Logotipoaren kokapen berria larunbat honetan, urriaren 17an, estreinatuko da, Mestallan, Valencia CFren aurka jokatuko den LaLigako partidan. Hala, Vuelingen marka partida-praken aurrealdetik kamisetara igaroko da, eta entrenamendu-praketan ere egoten jarraituko du.

Berritzeak zortzi urteko lankidetzari jarraipena emango dio, eta «Lan eta lan» kanpainarekin batera etorriko da. Kanpainak elkarri laguntzearen, kide izatearen sentimenduaren eta talde-lanaren garrantzia azpimarratzen du.

Gainera, datozen asteetan Athletic Cluben hegazkin pertsonalizatuaren diseinu berria aurkeztuko da. Hegazkinak kolore zuri-gorriak Europako 70 hiri ezberdinetara eraman ditu orain arte, 1.300 hegaldi inguru eginez eta 197.000 bidaiari baino gehiago garraiatuz, Klubaren nazioarteko proiekzioa indartzen lagunduz.