Athletic Clubeko beteranoek ongintzazko partida jokatuko dute Quintanar de la Ordenan

Athletic Clubeko beteranoek ongintzazko partida jokatuko dute Quintanar de la Ordenan

Athletic Clubek haur minbiziaren ikerketarako AFANIOM elkartearentzat dirua biltzeko neurketan parte hartuko du

Athletic Clubeko beteranoak asteburu honetan Toledoko Quintanar hirira joango dira herriko talde beteranoaren aurka ongintzazko partida bat jokatzeko. Hitzoruda arratsaldeko 18:30tan hasiko da 'Alfonso Viller García' udal estadioan eta bildutako dirua AFANIOM elkarteari bideratuko zaio, haurren minbiziaren ikerkuntzarako, hain zuzen ere.

Rafa Dehesak honako jokalari hauek deitu ditu norgehiagokarako.: Asier Abad, Carlos Castilla, Xabi Ceballos, Goio Soria, Anton Arteaga, Vicente Uriz, Gorka Bidaurrazaga, Gorka Soria, Jonan Garcia, Jonan Izarra, Javi Gonzalez, Mikel Amezaga, Aitor Bidaurrazaga, Lauri Soriano, Mario Sanchez, Urko Vera eta Alfonso Valin.