Asteazkeneko Levante UD-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin

Asteazkeneko Levante UD-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin

Klubaren ikus-entzunezko plataformak programa berezia eskainiko du partida hasi baino 50 minutu lehenagotik, atarikoarekin, norgehiagokaren kontakizunarekin eta amaierako elkarrizketekin

Athletic Playk asteazkenean 19:10etatik aurrera zuzeneko programa berezia eskainiko du, Athletic Clubek Levante UD taldearen aurka Ciutat de Valèncian jokatuko duen partidaren inguruko informazio guztia jasotzeko.

Matchday Live saioak partidaren aurreko irudiak eta zelaiko beroketa ariketak eskainiko ditu, baita protagonistekin soropilean bertan egingo diren elkarrizketak ere. Partidan zehar, norgehiagokaren zuzeneko audio-kontakizuna izango da entzungai, eta, partida amaitzean, protagonisten lehen adierazpenak jasoko dira.


LEVANTE UD-ATHLETIC CLUB PARTIDA JARRAITU ATHLETIC PLAY-N