
Klubeko organoetarako hautagaitzak Batzarrak izenda ditzan
Klubeko organoetarako hautagaitzak Batzarrak izenda ditzan
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak jakitera ematen ditu Klubeko organoetako kide izateko garaiz eta behar bezala aurkeztutako hautagaitzak
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak jakitera ematen ditu Klubeko organoetako kide izateko garaiz eta behar bezala aurkeztutako hautagaitzak, estatutuetako baldintzak betetzen dituztenak:
A. Gai-zerrendako laugarren puntua: Hauteskunde-Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea
Hauek dira Hauteskunde-Batzordea osatuko duten hautagaiak (alfabetikoki ordenatuta):
- Mikel Bengoetxea Larrinaga Jn.
- Ainhoa Gutierrez Barrenengoa And.
- Max Jacob Urruticoechea Jn.
- Jon Iñaki Lavín Sanz Jn.
- Borja Urcelay Dorronsoro Jn.
Bost pertsonak Hauteskunde-Batzordeko kide titular izendatuko ditu Batzarrak, bozketarik egin beharrik gabe.
Estatutuen 72. artikuluaren arabera, hautagaietako hiruk Zuzenbideko Lizentziatura edo Gradua dute: Ainhoa Gutierrez Barrenengoa andreak, Max Jacob Urruticoechea jaunak eta Jon Iñaki Lavin Sanz jaunak.
B. Gai-zerrendako laugarren puntua: Diziplina-Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea
Hauek dira Diziplina-Batzordea osatzeko hautagaiak (alfabetikoki ordenatuta):
- Guillermo Aranzabe Pablos Jn.
- Gorka Echaburu Estefania Jn.
- Gonzalo Fernandez Ibañez Jn.
- Jone Goirizelaia Ordorika And.
- Alvaro Uriarte Bilbao Jn.
- Jose Antonio Velilla Iriondo Jn.
Batzarrean bozketa egin beharko da organo horretako bost kide titularrak izendatzeko. Boto gehien lortzen dituzten bost hautagaiak izendatuko dira Diziplina-Batzordeko kide titular. Estatutuen 57.3 artikuluaren arabera, Batzarrean boto gehien lortzen dituen hautagaia Diziplina-Batzordeko presidentea izango da. Bozketa-prozesuan, bazkide konpromisario bakoitzak gehienez bost hautagairen aldeko botoa eman ahal izango du, zerrendako hautagaien artean.
Gainerako hautagaia lehen ordezko izendatuko da.
C. Gai-zerrendako laugarren puntua: Apelazio-Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea
Hauek dira Apelazio-Batzordea osatuko duten hautagaiak (alfabetikoki ordenatuta):
- Gonzalo Apalategui Careaga Jn.
- Gonzalo Hernando Gomez Jn.
- Meritxell Iturrate Perez And.
- Jesus Maria Mier Quintana Jn.
- Mikel Urkiaga Urkiza Jn.
Bost pertsonak Apelazio-Batzordeko kide titular izendatuko ditu Batzarrak. Hala ere, Batzarrean bozketa egin beharko da presidentea izendatzeko, Estatutuen 57.3 artikuluaren arabera. Horretarako, bozketa-prozesuan, bazkide konpromisario bakoitzak hautagai baten aldeko botoa eman ahal izango du.
D. Gai-zerrendako laugarren puntua: Kontrol, Gardentasun eta Gobernu Onerako Batzordeko kideak izendatzea
Kontrol, Gardentasun eta Gobernu Onerako Batzordea eta haren ordezkoak honako hauek dira (alfabetikoki ordenatuta):
- Antonio Alvarez Martinez Jn
- Gonzalo Ferreres de Diego Jn.
- Jon Kepa Huertas de Amilibia Jn.
- Ignacio Lecumberri Hormaechea Jn.
- Joseba Iñaki Sobrino Aranzabe Jn.
En el proceso de votación, cada socio o socia compromisaria podrá votar por un máximo de tres candidatos de los incluidos en la lista.
Batzarrean bozketa egin beharko da organo horretako hiru kide titularrak izendatzeko. Kontrol, Gardentasun eta Gobernu Onerako Batzordeko kide titular izendatuko dira boto gehien lortzen dituzten hiru hautagaiak. Estatutuen 60.12 artikuluaren arabera, Batzarrean boto gehien lortzen dituen hautagaia Kontrol, Gardentasun eta Gobernu Onerako Batzordeko presidentea izango da. Bozketa-prozesuan, gehienez hiru hautagairen aldeko botoa eman ahal izango du, zerrendako hautagaien artean.
Gainerako hautagaiak ordezko izendatuko dira.
Zuzendaritza-Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Klubeko organoetara izendapen prozesu honetan hautagaitzak aurkeztu dituzten bazkide guztiei.
Hautagai-zerrenda bakoitzari buruzko informazioa Bazkideen Txokoko 2026ko Ohiko Batzar Nagusiari dagokion atalean kontsulta daiteke.
Bilbo, 2026ko urriaren 16a.
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordea
