24 ordu Robert Navarrorekin
Futbolari zuri-gorria da Athletic Playren sail berriaren lehen ataleko protagonista. Sail honek gure futbolarien egunerokoa gerturatuko dio zale athleticzaleari
Nolakoa da Athletic Clubeko futbolari baten egunerokoa? Athletic Playk '24 ordu jokalari batekin' sail berria estreinatu du eta Robert Navarro da lehen atalaren protagonista. Eduki berri honek futbolari zuri-gorrien egun oso bat erakusten du, zelaietatik harago haren alderdirik pertsonalena ezagutarazteko asmoz.
Athletic Playko kamerak egun oso batez egon dira Robert Navarrorekin: bere etxean esnatu bezain laster, Lezaman, arratsaldean... 23 zenbakiak bere burua zaintzeari eta prestakuntza fisikoari ematen dion garrantzia nabarmendu du atal honetan. Bere alderdirik gertukoena eta familiarrena ere ezagutzeko aukera izango dugu lehen kapitulu honetan. Taldekideekin duen harremanak ere badu bere lekua, Lezaman egunero egiten duten gosariarekin, bai eta arratsaldean ere, Nico Serrano taldekide eta lagunarekin askaltzeko elkartzen denean.
Lehen atal honekin, Athletic Playk Athletic Clubeko futbolariak protagonista izango dituen sail berri bati hasiera eman dio.

