
Gabonetan, entrenatu Lezaman AC Campusen eskutik
Gabonetan, entrenatu Lezaman AC Campusen eskutik
Izen-ematea zabalik dago jada: abenduaren 28tik 31ra bitarteko txanda bakarra, zortzi egunera arte luzatzeko aukerarekin, hiru modalitaterekin eta azaroaren 1era arteko eskaintza bereziarekin
Athletic Cluben campusak, AC Campusek, Gabonetako edizioaren izen-emateak ireki ditu. 2009 eta 2020 artean jaiotako jokalariek Lezaman, Athletic Cluben etxean, entrenatuz igaro ahal izango dituzte oporrak, hiru modalitatetan: AC Campus, AC Campus PRO eta AC Campus Atezainak.
Edizio honek formatu berria estreinatzen du: txanda bakarra, abenduaren 28tik (astelehena) 31ra (osteguna), eta familia bakoitzak bi egun gehi ditzake aurretik, abenduaren 23a eta 24a, bi egun ondoren, urtarrilaren 4a eta 5a, edo bi blokeak. Guztira, zortzi egun arte: opor hauetako eskolarik gabeko lanegun guztiak.
TXANDA: abenduak 28, 29, 30 eta 31 · AUKERAKO LUZAPENA: abenduak 23 eta 24 eta/edo urtarrilak 4 eta 5
Entrenamenduak 9:00etatik 14:00etara izango dira, eta parte-hartzaileak 8:00etatik aurrera utz daitezke. Aukerako autobus-zerbitzua dago Bilbotik (San Mames), Getxotik, Leioatik, Portugaletetik eta Barakaldotik.
Parte-hartzaile bakoitzak «Unique in the World» ongietorri packa jasoko du: edizio bereziko bi kamiseta, praka motzak, galtzerdiak, kirol-jertsea, gymsack motxila eta ur-botilatxo pertsonalizatua. Eguneroko hamaiketakoa ere barne dago.
Eguneroko entrenamenduaz gain —entrenatzaile tituludunekin eta Athletic Cluben metodologia propioarekin—, txandak San Mameserako eta bertako museorako bisita barne hartzen du, eta supertxapelketa batekin eta Gabonetako Zozketa Bereziarekin amaitzen da. Izena ematen duten guztiek hartzen dute parte zozketan.
Irteera-eskaintza: 20 € gutxiago azaroaren 1era arte, hiru modalitateetan eta 4, 6 edo 8 egunetarako. Eskaintzarekin, AC Campus 229 €-tik aurrera dago, eta PRO eta Atezainak, 259 €-tik aurrera. Gainera, Athletic Clubeko bazkideek %10eko deskontua dute, eta Club Athleticeko kideek %5ekoa, eskaintzarekin metagarriak.
APROBETXATU MERKATURATZE-ESKAINTZA
AC Campus % 100 Athletic esperientzia: entrenamendua, jolasa eta balioak, oporretan futbolaz gozatzeko, lagun berriak egiteko eta Athletic Cluben estiloarekin ikasteko.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Datak: Abenduaren 28tik 31ra, 6 edo 8 egunera luzatzeko aukerarekin.
- Adinak: 2011 eta 2020 artean jaiotakoak.
- Ratioa: Entrenatzaile bat 12 jokalarirekin.
- Prezioa: 4 egun, 249 €; 6 egun, 289 €; 8 egun, 319 € (20 euroko deskontua azaroaren 1era arte).
EMAN IZENA AC CAMPUSEN
AC Campus PRO
Errendimendu handiko modalitatea, Gabonetako geldialdia aprobetxatu eta beste urrats bat emateko: banakako lan tekniko-taktikoa, prestakuntza fisikoa zelaian eta gimnasioan, eta teknologia aplikatua saio bakoitzean. Jokalari bakoitzak proba fisikoak egingo ditu txandaren hasieran eta amaieran, ariketak grabatu egingo dira bideoanalisiaren bidez aztertzeko eta, amaitzean, bakoitzak bere bilakaerari buruzko txosten pertsonalizatua jasoko du.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Datak: Abenduaren 28tik 31ra, 6 edo 8 egunera luzatzeko aukerarekin.
- Adinak: 2009 eta 2014 artean jaiotakoak.
- Prezioa: 4 egun, 279 €; 6 egun, 319 €; 8 egun, 349 € (20 euroko deskontua azaroaren 1era arte).
EMAN IZENA AC CAMPUS PRO-N
AC Campus Atezainak
Atezainentzako entrenamendu espezifikoa, atezainen prestakuntzan mundu mailako erreferente den harrobi batean. Egunero bi saio egingo dira talde txikietan, zazpi atezaineko entrenatzaile batekin.
«Kaiolan» ere lan egingo dute, futbol 11ko zelai bateko area irudikatzen duen espazioan, eta zelaiko jokalariekin batera entrenatuko dira, ikasitakoa benetako joko-egoeretan praktikan jartzeko. Amaitzean, atezain bakoitzak txosten pertsonalizatua jasoko du.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Datak: Abenduaren 28tik 31ra, 6 edo 8 egunera luzatzeko aukerarekin.
- Adinak: 2009 eta 2018 artean jaiotakoak.
- Prezioa: 4 egun, 279 €; 6 egun, 319 €; 8 egun, 349 € (20 euroko deskontua azaroaren 1era arte).
