-formated.webp)
"Gure helburuak erdietsi nahi baditugu, emaitzak lortu behar dira"
"Gure helburuak erdietsi nahi baditugu, emaitzak lortu behar dira"
Edin Terzić autokritiko agertu da Ciutat de Valènciako porrotaren ostean
Edin Terzić argi mintzatu da prentsaurrekoan, bere taldeak Ciutat de Valèncian 3-1 galdu ostean. "Partida ondo hasi dugu, kontrolpean, baina bi baloi galdu ditugu zelai erdian. Partidak irabazten dituen taldea izan nahi badugu, horrelako gol errazak saihestu eta abagune arriskutsuagoak sortu behar ditugu. Hori da gure erronka eta horretan lan egingo dugu", adierazi du teknikari alemaniarrak.
Hala ere, bigarren zatian Berenguerrek penaltiz egindako golari esker, taldea suspertu egin da eta aldea murriztu da: "Bigarren zatian oso ondo jokatu dugula uste dut, dinamika onekin aurkariaren zelaian. Erasoan arriskutsuagoak izaten saiatu gara, txartel gorriaraino. Hala eta guztiz ere, taldeak azkenera arte borrokatu du eta ez du amore eman".
Azkenik, Terzićek aurrera begiratu nahi izan du, etxean jokatuko duen hurrengo partidari begira: "Gure hurrengo norgehiagoka da garrantzitsuena. Gaurko emaitza gorabehera, partida oso bat dugu jokatzeke San Mamesen. Gure helburuak erdietsi nahi baditugu, emaitzak lortu behar dira, eta hori igande honetatik hasiko da".
Erlazionatutako partidak
Levante UD - Athletic Club


