
Gozatu asteburu honetan Athletic Playn Basconia eta Gazteen partidetaz
Gozatu asteburu honetan Athletic Playn Basconia eta Gazteen partidetaz
Harrobiko bi partidetaz gain, Athleticen lehen taldearen eta Getafe CF taldearen arteko partida eskainiko du Matchday Live programak San Mamesetik
Athletic Play, Klubaren nahierako telebistak, futbol zuri-gorriz beteriko asteburu zirraragarria eskainiko digu berriz ere. Gizonezkoen lehen taldearen jardunaldi bakoitzeko ohiko Matchday Live programari harrobiko bi partida gehitu behar zaizkio: Athletic eta Hernaniren arteko Gazteen Nazional Ligako eta Basconia eta Club Portugaleteren arteko norgehiagokak.
Programazioa larunbatean hasiko da, 16:00retan, Gazteen Nazional Ligako zazpigarren jardunaldiarekin. CD Hernani taldeak Lezama bisitatuko du Unai Andrinuak zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko. Athleticek bost garaipen eta berdinketa bat lortu ditu orain arte.
Igandean, 13:10etatik aurrera, gaurkotasunak San Mamesera eramango gaitu. Athletic Clubek eta Getafe CF taldeek indarrak neurtuko dituzte 10. jardunaldian. Lehoiak hiru puntuak lortu eta garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin helduko dira norgehiagokara. Txapelketaren hasieratik ohikoa den bezala, Athletic Playk San Mamesetik eskainiko du Matchday Live programa, atariko guztiarekin, partidaren narrazioarekin eta protagonisten adierazpenekin.
IKUSI MATCHDAY LIVE - ATHLETIC CLUB VS GETAFE CF
Eta asteburua amaitzeko, 17:30etatik aurrera, Bigarren Federazioko zortzigarren jardunaldiko CD Basconia eta Club Portugaleteren arteko partida eskainiko du Athletic Playk.
