Athletic Clubek eta Chicago Bears taldeek futbol amerikarreko entrenamenduak antolatu dituzte Lezaman

Athletic Clubek eta Chicago Bears taldeek futbol amerikarreko entrenamenduak antolatu dituzte Lezaman

Athletic Clubek eta Chicago Bears-ek futbol amerikarreko entrenamenduak antolatu dituzte Lezaman

Roberto Garza buru den NFL-ko klubeko ordezkaritza batek, hainbat entrenamendu saio zuzenduko ditu, Bizkaiko ikastetxeen eta talde zuri-gorrien parte-hartzearekin

Athletic Clubek eta NFL-ko Chicago Bears-ek indarrak batu dituzte flag football entrenamendu saio batzuk antolatzeko - kontakturik gabeko futbol amerikarreko modalitate bat – Lezaman, urriaren 26an, astelehena, eta 27an, asteartea.

Ekimen hau Klubaren nazioartekotze-estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horrek Athletic markaren proiekzio globala indartzea, haren filosofia bakarra ezagutaraztea eta kirol-, kultura- eta merkataritza-lotura berriak ezartzea du helburu, NFL-rekin duen harremanaren bidez, Estatu Batuetan gehien erabiltzen den kirol-lehiaketarekin.

Bizkaiko hainbat ikastetxetako ikasleek eta Athletic Clubeko beheko mailetako jokalariek hartuko dute parte jardunaldi hauetan, lehoien entrenamendu-instalazioetan.

Flag football-a futbol amerikarreko modalitate bat da. Aurkariari plakatu beharrean, jokalariek, baloia duen jokalariak gerrian lotuta daraman zinta txiki bat kendu behar dute.

Entrenamentuak Chicago Bears taldeko Roberto Garzak zuzenduko ditu, 2005 eta 2014 artean Illinoisko frankiziaren koloreak bederatzi denboralditan defendatu zituen erasoko jokalari ohiak, 

Gainera, Bearsen ordezkaritza batek San Mameseko Palko Presidentzialetik Athletic Cluben eta Getafe CF taldearen arteko LaLigako partida ikusi ahal izango du, urriaren 25ean, igandea.

Chicago Bears NFL-ko frankizia enblematikoenetako bat da. Gaur egun Soldier Field estadioan jokatzen dute, 61.500 ikuslerentzako lekua duen estadioan. 1920an, lehiaketa sortu zenetik jardunean jarraitzen duten frankizietako bat dira. Historian zehar NFL-ko bederatzi txapelketa eta Super Bowl bat irabazi dituzte.

Lankidetza honek Athletic Cluben eta NFL-ren arteko harremana indartzen du. Bi erakundeek hainbat aldiz estutu dituzte harremanak azken urteotan, hala nola Cam Jordanek 2023an Bilbora egindako bisitan edo iaz, San Mamesen, Emate watch party bat ospatzean. Harreman hori garatzen jarraituko da etorkizunean ekimen bateratu berriekin.