
"Etxean jokatzeko irrikitan gaude"
"Etxean jokatzeko irrikitan gaude"
Victor Martinek lehoien hurrengo aurkaria, Sevilla FC, aztertu du eta taldea Lezaman lehiatzeko gogoz dagoela onartu du
Victor Martinek prentsaurrekoa eskaini du Lezaman Sevilla FC taldearen aurka Liga F-ko zortzigarren jardunaldian jokatu aurretik. Kontzientziatuta agertu da entrenatzaile zuri-gorria: "Badakigu erronka zaila izango dela, gauzak oso ondo egiten ari den taldea delako. Gure plana argi izan behar dugu, erasoan dituzten bertute guztiak ondo indargabetu ahal izateko".
Hirugarren postuan kokatuta, taldeak, Victor Martinen hitzetan, "partidan protagonista izateko" uneak izango ditu, baina horretarako "maila eman beharko du". Lezaman izango da, zaleekin batera: "Energia eta lehiakortasun puntu bat gehiago ematen digute. Zortea da etxean jokatzea, desiatzen gaude".
Azkenik, biharko norgehiagokaren gakoetako bat eman du: "Jendeak sentitu behar du transmititzen duen talde bat dela, zelaian ordezkatzen dituena, Klubaren balioak transmititzen dituena. Zalerik gabe, ez ginateke ezer izango", amaitu du.
