Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

AE Prat-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin

AE Prat-Athletic Club partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin

Klubaren ikus-entzunezko plataformak programa berezia eskainiko du partida hasi baino 20 minutu lehenagotik, atarikoarekin, norgehiagokaren kontakizunarekin eta amaierako elkarrizketekin

Athletic Playk ostegunean 20:40etatik aurrera zuzeneko programa berezia eskainiko du, Athletic Clubek AE Prat taldearen aurka Municipal de L'Hospitaleten jokatuko duen partidaren inguruko informazio guztia jasotzeko.

Matchday Live saioak partidaren aurreko irudiak eta zelaiko beroketa ariketak eskainiko ditu, baita protagonistekin soropilean bertan egingo diren elkarrizketak ere. Partidan zehar, norgehiagokaren zuzeneko audio-kontakizuna izango da entzungai, eta, partida amaitzean, protagonisten lehen adierazpenak jasoko dira.

 

AE PRAT-ATHLETIC CLUB PARTIDA JARRAITU ATHLETIC PLAY-N