
Athletic Club Fundazioak IV. PadelDerbia antolatu du
Athletic Club Fundazioak IV. PadelDerbia antolatu du
Athletic Clubeko eta Realeko jokalari ohiek laugarren urtez jarraian hartuko dute parte networking-a sustatzeko sortutako ekitaldi honetan
Hurrengo ostiralean, urriaren 30ean, jokalari ohi zuri-gorriek eta txuriurdinek derbi berezia jokatuko dute: baloiaren ordez padeleko pala erabiliko dute. Kirol ekimen honek, aurreko urteetan bezala, Athletic Club Fundazioaren enpresa laguntzaileen parte-hartzea barne hartzen du.
Aurreko urteetan bezala, Durangoko Padelko Klubean izango da hitzordua. Partiden lehen txandan, jokalari ohi zuri-gorriak eta txuri-urdinak lehiatuko dira. Bigarren txandan, Athletic Club Fundazioarekin lotura duten enpresaburuek futbolari ohiekin osatuko dituzte bikoteak.
Goizean zehar, luxuzko gonbidatuak izango dira: Raul Garcia, Susaeta, Gurpegui, Beñat, Iturraspe, Etxeita, Aurtenetxe eta Llorente, besteak beste, eta Xabi Prieto, Alaba, Viguera, Idiakez, Alberto, Riesgo, Aitor eta Juan Ugarte, Realaren aldetik.
Honakoa da IV. PadelDerbia-ren egitaraua:
- 10:00. Harrera eta gosaria.
- 10:30. Talde bakoitzeko 3 jokalarik aurkeztuko dute ekitaldia eta hedabideen galderei erantzungo diete.
- 11:00. Partiden lehen txandaren hasiera.
- 12:00. Partiden bigarren txanda.
- 13:00. Koktela eta Networking-a.
PadelDerbiaren laugarren edizio honek Kutxabank-en laguntza izango du.
