Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

Unai Simón: Munduko onena izateko lehian

Unai Simón: Munduko onena izateko lehian

Athleticekin eta Espainiako selekzioarekin tituluak irabazi ondoren, Lev Yashin Trofeoa eskuratu eta bere ibilbidea biribiltzea du helburu atezain arabarrak

Urrezko Baloiaren Galan (21:00etan). Athleticeko atezaina Lev Yashin Trofeorako hautagai da, beste bederatzirekin batera. Duela bi urte ere saria irabazteko zorian egon zen, baina azkenean Emiliano ‘Dibu’ Martinez argentinarra nagusitu zitzaion.

1997ko ekainaren 11n Gasteizen jaioa, Unairen ibilbideak hazkundea, pazientzia, lana eta kolore zuri-gorriekiko leialtasuna islatzen ditu. 2011/12 denboraldian iritsi zen Lezamara, kadetea zela oraindik. 2018ko abuztuaren 20an egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 2020an Superkopa irabazi zuen, finalean FC Barcelona garaituta, eta 2024an Kopako txapeldun izan zen. Urte hartan, gainera, kontratua berritu zuen, etete-klausularik gabe, Athleticen proiektuarekiko eta bere ibilbidearekiko konfiantza erakutsiz.

2023/24 denboraldia bereziki garrantzitsua izan zen Simonen ibilbidean. LaLigako Zamora Trofeoa irabazi zuen, batez beste partidako 0,92 gol jasota. Espainiako selekzioarekin, berriz, 2023ko Nations League, 2024ko Eurokopa eta aurten Munduko Kopa irabazi ditu, Luis de la Fuenteren proiektuko funtsezko jokalaria izanik. Gainera, Munduko Kopako atezain onenaren Urrezko Eskularrua jaso zuen.

Atezainen leinu paregabea

Lev Yashin Trofeorako hautagaitzak ezin hobeto indartzen du Athletic Clubek ordezkatzen duen eliteko futbolean lehiatzeko eredu berezia. Simonek sari hau irabaztea harrotasun izugarria litzateke athleticzale guztientzat. Gainera, bere izaeragatik eta izateko moduagatik, Unai Simonek ezin hobeto irudikatzen ditu Athleticek bere filosofiaren bidez munduari erakusten dizkion balioak. Unai Simon atezainen leinu baten azken kate-maila da. Ibarrechekin hasi eta Blasco, Lezama, Carmelo, Iribar, Zubizarreta eta beste hainbat atezain zuri-gorriekin jarraitu duen leinua. Historia eta nortasun berezia dituen familia bat osatzen dute, Athletic Club bera bezain paregabea.

Unique in the Team, Unique in the World

Zorte on, Unai! Zurekin gaude!