
"Kopa izan zen Athleticen egon nahi izatearen arrazoi nagusietako bat"
"Kopa izan zen Athleticen egon nahi izatearen arrazoi nagusietako bat"
Ilusioz eta "errespetu osoz" egiten dio aurre Edin Terzićek Athleticeko entrenatzaile gisa zuzenduko duen KO txapelketako bere lehen kanporaketari
Edin Terzić komunikabideen aurrean agertu da Lezaman, ostegun honetan Municipal L'hospitaleten Athletic Clubek AE Prat taldearen aurka jokatuko duen Kopako lehen kanporaketaren atarian. Entrenatzaile alemaniarra ilusioz beteta dago KO txapelketan debuta egingo duelako: "Badakit zeinen garrantzitsua den Kopa Bilbon. Athleticeko entrenatzaile izatearen aukera agertu zitzaidanean, duela bi urteko finaleko irudiak ikusten hasi nintzen, eta hori izan zen Klub egon nahi izatearen arrazoi nagusietako bat".
"Koparen magia" ere goraipatu du, talde irabazleak soilik egiten duela aurrera azpimarratuz, eta beraz, "ikuspegi oso profesionalarekin" jokatuko duela adierazi du. "Hurrengo kanporaketan egon nahi dugula erakutsi behar dugu. Txapelketa honetan dena da posible, baina joan den igandean San Mamesen izan ginen talde sendoa izanda, ziur nago irabazteko aukera handia izango dugula", adierazi du. "Ahalik eta ondoen prestatuko gara aurten Kopan ibilbide ona izateko", gaineratu du.
AE Prat taldeari dagokionez, Edin Terzićek honakoa nabarmendu du: "Errespetu osoa diogu gure aurkariari, kanporaketa honetara sailkatzeko gai izan dira eta. Ezagutzen ditugu azken partidetan erabili dituzten sistemak, eta espero dugu, daukagun kalitatearekin eta norgehiagoka nola prestatu dugun kontuan hartuta, gure aurkaria eraginkorra ez izatea gu gelditzen saiatuko denean".
Erlazionatutako partidak
AE Prat - Athletic Club


