Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

Gozatu asteburu honetan Athletic Playn Emakumezkoena B eta Gazteak A taldeen neurketak

Gozatu asteburu honetan Athletic Playn Emakumezkoena B eta Gazteak A taldeen neurketak

Harrobiko bi partida horietaz gain, Klubaren nahierako telebistak LaLigako 11. jardunaldiko Realaren aurkako derbiko lehen taldearen Matchday Live saioa eskainiko du igandean San Mamesetik

Athletic Playk, Klubaren nahierako telebistak, harrobiko bi partida eskainiko ditu asteburu honetan zuzenean: Emakumezkoena B eta Real Madril B taldeen arteko norgehiagoka larunbatean eta Gazteak A taldeak igandean SD Leioaren aurka jokatuko duen norgehiagoka. Gainera, gizonezkoen lehen taldearen partiden ohiko Matchday Live saioa emango du, kasu honetan, igandean ere, San Mamesetik eta Realaren aurka.

Programazioa larunbatean hasiko da, 12:30ean, Emakumezkoena B. taldearen seigarren jardunaldiarekin. Ander Ojangurenek zuzentzen duen taldeak, Zubietan Reala B taldearen aurka merituzko berdinketa erdietsi ostean, Real Madriden bigarren taldearen bisita jasoko du Lezaman.
 



IKUSI EMAKUMEZKOAK B – REAL MADRID B.


Igandean, 12:00etatik aurrera, Athletic Playk Gazteen Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldiko partida eskainiko du, Athletic Club eta SD Leioa taldeen artekoa.

 


IKUSI GAZTEAK A - SD LEIOA

 

Eta asteburuko ginga gauean iritsiko da. 20:10etatik aurrera, begirada guztiak San Mamesera eramango ditugu. Athleticek eta Realak derbi bizia jokatuko dute LaLigako 11. jardunaldian, non lehoiek etxean beste hiru puntu batzen saiatuko diren. Lehiaketa hasi zenetik egiten ari den bezala, Athletic Playk Matchday Live programa eskainiko du Katedraletik, atariko guztiarekin, partidaren narrazioarekin eta protagonisten adierazpenekin.

 

 

IKUSI MATCHDAY LIVE - ATHLETIC CLUB VS REAL SOCIEDAD