Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

Atotxako ikurrina San Mamesen, 50 urte geroago

Atotxako ikurrina San Mamesen, 50 urte geroago

Athletic Clubek eta Real Sociedadek elkarrekin berregingo dute 1976ko abenduaren 5eko iru-dia, Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria buru direla

Hay fechas y gestos que quedan para siempre ligados a la historia de los clubes de fútbol. Lo sucedido el 5 de diciembre de 1976 en Atotxa forma parte de la memoria compartida del Athletic Club, la Real Sociedad y de la sociedad vasca en su conjunto. La imagen de ambos equipos, capitaneados por Inaxio Kortabarria y Jose Angel Iribar, saltando al terreno de juego con la ikurriña se convirtió en un símbolo que cinco décadas después mantiene intacto su valor histórico y social.

Badira futbol kluben historiari betiko lotuta geratzen diren data eta keinuak. 1976ko abendua-ren 5ean Atotxan gertatutakoa Athletic Cluben, Real Sociedaden eta, oro har, euskal gizartearen memoria partekatuaren parte bilakatu zen. Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar kapitain zituzten bi taldeak ikurrinarekin zelaira irteten erakusten dituen irudia ikur bihurtu zen, eta bost hamarkada geroago ere bere horretan dirau haren balio historiko eta sozialak.

 Athletic Cluben eta Real Sociedaden arteko ekimen partekatu baten emaitza gisa, egitasmo historiko hura datorren igandean errepikatuko da, San Mamesen jokatuko duten LaLiga EA Sports txapelketako 11. jardunaldiko partidaren aurretik. Jose Ángel Iribar eta Inaxio Kortaba-rria berriz ere zelaira irtengo dira Atotxan erabilitako jatorrizko ikurrina eskuetan dutela, eta gaur egungo jokalari zuri-gorriek eta txuri-urdinek osatutako ohorezko pasabide batek egingo die harrera. Ondoren, guztiak batera agertuko dira bi taldeen historia hurbileko irudirik adie-razgarrienetako bat berregin eta 1976an Real Sociedadeko eta Athletic Clubeko jokalariek bul-tzatutako keinu hari gorazarre egiteko. 

Bi klubek partida ikustera joango diren zaleei estadiora behar besteko aurrerapenarekin sar-tzeko deia egiten diete, omenaldi hau ikusi eta bertan parte hartu ahal izan dezaten.

 

Unai Simonek Yashin Saria eskainiko du

Derbiaren atarian, merezitako omenaldia egingo zaio Unai Simoni ere, Urrezko Baloiaren galan munduko atezain onenaren Yashin saria jaso berri baitu. Simonek Athleticzaleei eskainiko die saria, Londresen egindako hitzaldian esan zuen bezala, "beti esker onez" egongo baita familia zuri-gorriarekin.