Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

Gabonak San Mamesen ospatuko dira datorren abenduaren 11n

Gabonak San Mamesen ospatuko dira datorren abenduaren 11n

San Mames VIP Areak Gabonetako ohiko ekitaldiaren edizio berri bat antolatuko du Katedraleko erdiko eraztunean, enpresa laguntzaileekin batera

San Mames VIP Areak Gabonetako ohiko ekitaldiaren edizio berri bat antolatuko du Katedraleko erdiko eraztunean. Hitzordua enpresei, lagun taldeei, familiei eta jai hauek ingurune paregabe batean ospatu nahi dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Esperientziak Jon Belloso San Mames Jatetxeko sukaldariak okasiorako bereziki prestatutako proposamen gastronomikoa, DJ baten eskutik bost ordutik gorako musika saioa eta jardunaldian zehar hainbat sorpresa uztartuko ditu, San Mames bezalako agertoki enblematiko batean.

Ekitaldia datorren abenduaren 11n izango da, eta plaza kopurua mugatua izango da, edukiera bete arte. Prezioa 145 eurokoa da pertsonako.

Interesa duten pertsonek ekitaldiaren informazio-dokumentua kontsultatu eta izena emateko eskaera egin dezakete, [email protected] helbidera idatzita.