Unai Simon, esklusiban Athletic Playn
2026ko munduko atezain onena da Athletic Talks podcast ofizialaren hirugarren ataleko protagonista, 90 minutuko solasaldian
Unai Simon da Athletic Talks podcast ofizialaren hirugarren ataleko gonbidatu berezia. Lehen bi saioetan Gorka Guruzeta eta Luis de la Fuente izan ziren protagonista. Eduki honen atal berria doan eta esklusiban ikus daiteke dagoeneko Athletic Playn, Athletic Cluben nahierako telebistan, datorren astean YouTuben eta Spotifyn ere eskuragarri egon aurretik.
Unai Simonekin egindako podcastaren grabazioa San Mamesen izan zen, Londresen ospatutako Urrezko Baloiaren 70. galan 2026ko munduko atezain onena izendatu eta 48 ordura. Atezainak futbolaren munduko sari ospetsuenetan lehen aldiz futbolari zuri-gorri bat saritu zuen une historiko hartan bizitako guztia errepasatzen du. Horrez gain, Ager Sardui eta Etxahun Gonzalezekin izandako 90 minutuko solasaldi atseginean, bere kirol ibilbidearen eta bizitza pertsonalaren nondik norakoak azaltzen ditu.
Ikusi orain Athletic Talks bideopodcastaren hirugarren atala Athletic Playn.

.jpg)