Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

"Taldea lehiakorra da agertoki guztietan"

"Taldea lehiakorra da agertoki guztietan"

Victor Martinek harro agertu da "taldea sortzen ari den egunerokotasunaz"; izan ere, "ahalik eta ondoen lehiatzeko aukera ematen du"

Liga F-ko bederatzigarren jardunaldia jokatu eta bi egunera eta Teneriferako bidaiaren aurreko egunean, Victor Martin komunikabideen aurrean agertu da Lezamako instalazioetan.

Entrenatzaile zuri-gorria gustora geratu zen taldeak Sevilla FC-ren aurkako ligako azken jardunaldian, nahiz eta puntu bat soilik lortzeko gai izan ziren: "Taldea agertoki guztietan lehiakorra dela baloratu behar dugu. Sevillak gauzak oso ondo egin zituen eta, hain zuzen ere, irakurketa positiboa egin du, nagusitasun handiz eta aurkariaren zelaian asko erasoz aritu baikinen. Egoerak hobetu ahal izan genituen, baina ez ginen gai izan sortu genituen abaguneak gauzatzeko. Taldeak oso ondo mantentzen du eguneroko oinarrizko lehia-maila".

Maila lehiakor hori astelehenean erakutsi beharko dute CD Teneriferen aurka, azaroaren 2an, 20:00etan, Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian. Lehoien entrenatzaileak badaki zein zaila den Tinerfeko uhartean puntuak batzea: "Beti ondo lehiatzen den taldea da. Liga F-ko talde historikoetako bat da. Lan handia egiten ari dira, oso lehiakorrak izango dira eta badakigu defentsan oso ondo aritu behar dugula. Zehaztasun handia eskatuko digute baloia eta erasoak kudeatzeko orduan, eta hor egon beharko dugu ondo".

Lehoien denboraldi hasiera ona izaten ari da. Laugarren postuan sailkatuak daude 15 punturekin, hirugarren sailkatua den Atletico de Madriden berdinduta. Horregatik, Victor Martinek ez du aukera galdu lehoiak egiten ari diren lana goraipatzeko: "Meritu handia du egiten ari garenak. Athletic Club gara eta harrotasunez eta anbizioz joan behar du norgehiagoka guztietara. Dena eman nahi dugu beti, eta ahalik eta gorago egon sailkapenean. Harro gaude sortzen ari garen egunerokotasunaz, ahalik eta ondoen lehiatzeko aukera ematen baitu".

Ikusiko dugu ea aste honetako egunerokotasunak Athletic Clubek orain arte mantentzen dituen lau neurketa galdu gabeko bolada positiboa luzatzea ahalbidetzen duen.