
"Emozioz beteriko derbia izango da"
"Emozioz beteriko derbia izango da"
Edin Terzić entrenatzaileak larunbatean CA Osasunaren aurka jokatu beharreko partida aztertu eta taldea "neurketa gehiago irabazteko prest" dagoela erakusteko aukera berria dela aipatu du
Athletic Clubeko entrenatzailea den Edin Terzić Lezamako prentsa aretoan agertu da larunbat honetan, 18:30ean, CA Osasunaren aurka Sadarren jokatu beharreko neurketaren atarikoan. Derbia, teknikari zuri-gorriaren hitzetan, "emozioz betea" izango da. LaLigako hirugarren garaipena jarraian lortzeko aukera berri bat izango da lehointzat: "Norgehiagoka gehiago irabazteko eta jokatu dugun bezala jokatzeko prest gaudela erakutsi behar dugu, hori da gure helburua talde bezala. Bide onean gaude".
Jesus de Miguelen heriotza tragikoaren ondoren, Terzićek mezu bat bidali nahi izan du: "Nire doluminak eskaini nahi dizkiot ezagutzen zuen mundu guztiari. Pertsona gisa, ez dago hitz zuzenik gertatu zena deskribatzeko. LaLigak erabakitakoa, ulertu eta errespetatu egingo dut. Hau futbola baino garrantzitsuagoa da".
Partidari buruz, teknikari alemaniarrak gakoa izan daitekeenaren zertzeladak eman ditu: "Dena kokapenean eta mentalitatean zentratzen da. Lehietarako prest dauden jokalariak gustatzen zaizkit, horiek borrokatzen eta irabazten dituztenak. Horretaz gain, gero baloia mantendu beharko dugu. Gurea egin eta gure erritmoan jokatu".
Epaileei buruz galdetu diotenean, argi hitz egin du: "Uste dut mundu guztiak dakiela zenbat errespetatzen dudan epaileen lana. Ez nuen hitz egin Sevillaren, Levanteren eta Realaren aurkako lehen minutuan egindako penaltian... Gol gehiago egiteko eta gutxiago jasotzeko lanean jartzen dugu arreta guztia".
Azkenik, Arrasateren taldearen inguruan ere mintzo da: "Estatistikak ikusten badituzu, area barruko eta hegaleko jokalariekin oso adi egon beharko gara, oso arriskutsuak baitira. Oso trinko jokatzen dute, eta norgehiagokak oso bizi hasten dituzte".
Erlazionatutako partidak
CA Osasuna - Athletic Club


