
Kluba |
Alvaro Djalo, Ginea Bissauko selekzioaren deialdian
Alvaro Djalo, Ginea Bissauko selekzioaren deialdian
Athletic Clubeko aurrelariak Afrikako Nazioen Koparako sailkapen faseko bi partida jokatuko ditu Madagaskarren aurka, azaroaren 12an eta 17an

Alvaro Djalo Ginea Bissauko selekzioaren deialdian sartu da Afrikako Nazioen Koparako sailkapen faseko hurrengo bi neurketak jokatzeko.
Futbolari zuri-gorriak Madagaskarren aurka jokatuko du bere selekzioarekin, azaroaren 12an eta 17an izango diren bi partidetan.
