Christian Imga, 2031ra arte berrituta

Christian Imga, 2031ra arte berrituta

Lehen taldearekin dagoeneko debuta egin duen gazte mailako nazioarteko jokalariak Athletic Clubekin duen lotura luzatu du

Athletic Clubek eta Christian Imgak akordioa lortu dute jokalariaren kontratua 2031ko ekainaren 30era arte luzatzeko akordioa lortu dute, gure erakundeak kontratua automatikoki luzatzeko aukerarekin. Zumarragako aurrelariak (2009) dagoeneko debuta egin du lehen taldearekin, bai LaLigan, bai Kopan. Azken horretan, gainera, lehoi gisa bere lehen gola sartu zuen AD Praten aurka.

Imga astelehen honetan Espainiako 17 urtez azpiko selekzioaren deialdira batuko da, Qatarren jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzeko. Futbolariak bilakaera ikusgarria izan du 2024/25 denboraldian Deportivo Alavesetik Lezamara iritsi zenetik. Joan den denboraldian Ohorezko Mailako gazte taldean aritu zen, 24 partidatan 8 gol sartuta, eta Youth Leagueko sei neurketetan ere parte hartu zuen, bi gol lortuta.

17 urterekin, hegaleko jokalaria Bilbao Athleticekin eta lehen taldearekin ari da parte hartzen. Edin Terzicek Vallecasen jokatzekoa zen partidan deitu zuen lehen aldiz, azkenean bertan behera geratu zen partidarako, eta Getafe CFren aurka San Mamesen lortutako 4-0eko garaipenean egin zuen debuta. Ondoren, Hospitaleten iritsi zen bere lehen gola talde nagusiarekin.