Harrobiko hiru zuzeneko asteburu honetan Athletic Playn

Harrobiko hiru zuzeneko asteburu honetan Athletic Playn

Gozatu larunbat arratsaldean Emakumezkoen C taldearen partidaz eta igandean zehar Basconiaren eta Emakumezkoen B taldearen norgehiagokez

Athleticeko gizonezkoen lehen taldearen liga-etenaldiarekin, Athletic Playk Klubeko harrobiko hiru partida eskainiko ditu zuzenean datorren asteburuan.

Larunbat arratsaldean (16:00etan), zale zurigorriek Athleticeko Emakumezkoen C taldearen partida jarraitu ahal izango dute. Taldeak SD Eibar C hartuko du etxean, 2026/27 denboraldiko Emakumezkoen 3. Federazioko hamargarren jardunaldian.

IKUSI EMAKUMEZKOENA C - SD EIBAR C

Igande goizean, 12:15etik aurrera, CD Basconiaren txanda izango da. Adrian Esteveren mutilek Deportivo Alavés B izango dute aurkari Bigarren Federazioko hamaikagarren jardunaldian, eta sailkapeneko hirugarren postuan dagoen taldearen aurka garaipena lortzen saiatuko dira.

IKUSI CD BASCONIA - DEPORTIVO ALAVÉS B

Eta 16:30etik aurrera, Athletic Playk Emakumezkoen B taldearen eta CD Alba FFren arteko zortzigarren jardunaldiko partida eskainiko du.

IKUSI EMAKUMEZKOENA B - CD ALBA FF