Iker Monrealek 2029ra arte berritu du

Iker Monrealek 2029ra arte berritu du

Atzelari nafarrak talde zuri-gorriarekin duen lotura luzatu du iragan denboraldian lehen taldearekin debuta egin ondoren

Athletic Clubek eta Iker Monrealek euren arteko lotura 2029ko ekainaren 30era arte luzatzea adostu dute, eta gure erakundeak kontratua automatikoki luzatzeko aukera izango du. Horrela, Bilbao Athleticeko atzelariak, bere ibilbide zuri-gorria sendotu egin du. Ibilbide hori 2024/25 denboraldian hasi zen, CF Ardoi taldetik etorrita Basconian sartu zenean.

Iruñeko erdiko atzelariak (2005) joan den denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, Ernesto Valverdek bere postuko bajei aurre egiteko deitu zionean. Debuta 2026ko otsailaren 4an iritsi zen, Valencia CF taldearen aurkako Kopako final-laurdenetan hasieratik jokatu zuenean. Era berean, hasierako hamaikakoan aritu zen Realaren aurkako finalerdietako joaneko neurketan ere.

Denboraldi honetan, Edin Terzićen aginduetara, nafarrak lehen taldearekin egin du denboraldiaurrea. Prestaketa horretan sei lagunarteko partidatan minutuak jokatu ditu, eta bai Ligan bai Kopan deialdietan sartu dute.