Athletic, atezain handien historia

Athletic, atezain handien historia

78. zenbakiko aldizkariak garai bat markatu duten atezainen ibilbidea nabarmentzen du, berriki Lev Yashin Trofeoa irabazi duen Unai Simonek bizirik mantentzen duen ondarea

Athletic Clubek historia berezia du atepean. Atezain handien belaunaldiek defendatu dute taldearen atea, eta atezainaren postua Klubaren nortasunaren ezaugarri nagusietako bat bihurtu da. Izen propioek eta futbola ulertzeko zein armarriaren aldeko konpromisoa erakusteko modu berezi batek markatutako tradizioa da.

 

 

IRAKURRI ALDIZKARI OFIZIALA

 

Historia hori abiapuntu hartuta sortu da Athletic Club aldizkariaren 78. zenbakia, atezain zuri-gorrien ondarea gogoratu, aitortu eta balioan jartzeko argitalpena. Gainera, une bereziki esanguratsuan iritsi da, Unai Simon protagonista dela, munduko atezain onenari ematen zaion Lev Yashin Trofeoa, Urrezko Baloia, jaso berri baitu. Bere ibilbide bikainari gehitzen zaion beste aitortza indibidual bat.

Simonek zaleei harro egoteko arrazoiak ematen jarraitzen duen atezain-eskolaren oraina eta etorkizuna irudikatzen ditu. Zalantzarik gabe, aukera ezin hobea da iragana ospatzeko, orainaz gozatzeko eta Athleticen atezainen historia handi egin duten guztiei omenaldia egiteko.