
Víitor Martin: "Derbi bat beti da berezia"
Víitor Martin: "Derbi bat beti da berezia"
Athletic Clubeko entrenatzaileak taldearen egonkortasuna eta lehiatzeko gaitasuna nabarmendu ditu Realaren aurkako partidaren atarian
Victor Martinek komunikabideen aurrean hitz egin du Realaren aurkako derbiaren atarian. Entrenatzaile zuri-gorriak taldearen egonkortasunaren garrantzia azpimarratu du, emaitzak gorabehera: "Uste dut hori dela gure errendimendua gero eta gehiago hobetzeko gakoetako bat".
Partidari begira, emozioak kudeatzeko beharra nabarmendu du Martinek: "Gakoa emozioek ez eramaten uztea da, kanpoko eraginetatik aldentzea eta edozein egoeratan lehiatzen jakitea da".
Donostiako taldeari dagokionez, entrenatzaileak aurkariaren maila eta Europako azken sailkapenak emandako bultzada nabarmendu ditu: "Maila handiko jokalariak ditu, talde bikaina da. Europan kanporaketa gainditu izanak indartu egin ditu eta konfiantza eman die. Erronka zaila izango da, baina prest gaude". .
