Athletic Club - Real Madrid partidarako sarreren salmenta (15. J - LaLiga)

Athletic Club - Real Madrid partidarako sarreren salmenta (15. J - LaLiga)

Azaroaren 16tik, astelehenetik, LaLigako 15. jardunaldiko partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat

Abenduaren 6an, igandean, 16:15ean jokatuko den Athletic Cluben eta Real Madriden arteko 2026/27 LaLigako 15. jardunaldiari dagokion partidarako sarrerak erosteko interesa duten guztiek, azaroaren 16tik aurrera Athletic Clubeko Sarreren Webgunean* erosi ahal izango dituzte.

 

ATHLETIC CLUB - REAL MADRID PARTIDARAKO SARRERAK EROSI
 

Sarreren eskuragarritasuna alda egin daiteke partida hasi arte. Hasieran eskuragarri dauden eserlekuei bazkideek lagatako sarrerak gehitzen joango zaizkie pixkanaka, eta, horrenbestez, neurketaren aurreko egunetan eserleku berriak eskuragarri egon daitezke.


* Interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsonako, eserlekuak agortu arte.