
Azaroaren 23an, astelehena, beste entrenamendu bat ateak zabalik Lezaman
Azaroaren 23an, astelehena, beste entrenamendu bat ateak zabalik Lezaman
Saioa 17:30ean hasiko da, eta instalazioetara sartzeko ezinbestekoa izango da doako sarrera aldez aurretik erreserbatzea
Athletic Clubek, urrian egin zuen entrenamendu batean bezala, lehen taldearen saioa publikoarentzat irekiko du datorren astelehenean, azaroaren 23an, 17:30ean. Instalazioetara sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik doako sarrera erreserbatzea.
Entrenamendura sartzeko lehentasuna bazkideek eta Club Athleticeko kideek izango dute. Dagoeneko doan erreserbatu dezakete sarrera, leku guztiak bete arte.
Bazkide-txartel edo Club Athletic txartel bakoitzarekin gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Gonbidapen horiek ezinbestekoak izango dira entrenamenduaren egunean Lezamako instalazioetara sartzeko.
Astelehenean edukiera osoa betetzen ez bada, azaroaren 17an, asteartean, 13:00etatik aurrera, edonork eman ahal izango du izena, lehen aipatutako baldintza berberetan. Horretarako, nahikoa izango da Athleticzale doako kontu digital bat izatea sarrera erreserbatzeko.
