-formated.webp)
Black Friday Nutrition by Athletic Cluben: 25 €-ko deskontua plan guztietan
Black Friday Nutrition by Athletic Cluben: 25 €-ko deskontua plan guztietan
Azaroaren 16tik 27ra, aprobetxatu Athletic Cluben nutrizio-metodoa ezagutzeko promozio berezia BF25 kodea erabilita
Nutrition by Athletic Clubek bat egingo du Black Fridayrekin, elikadura hobetu, osasuna zaindu eta kirol-errendimendua optimizatu nahi duten guztientzako promozio berezi batekin. Azaroaren 16tik 27ra, 25 €-ko deskontua izango duzu plan guztietan, BF25 promozio-kodea erabilita.
Aukera paregabea da Athletic Cluben nutrizio-metodoa ezagutzeko, zientzian, pertsonalizazioan eta profesional espezializatuen laguntzan oinarritutako metodologia.
Ezagutu Athletic Cluben metodoa
Nutrition by Athletic Clubek AZTIren ezagutza zientifikoan eta Athletic Cluben kirol-esperientzian oinarrituta garatutako metodologia jartzen du zure eskura, pertsona bakoitzaren beharretara eta helburuetara egokituta.
Nutrizio-plan pertsonalizatuen, jarraipen profesionalaren eta tresna digitalen bidez, zerbitzuak elikadura-ohiturak hobetzen, errekuperazioa errazten eta entrenamenduei ahalik eta etekinik handiena ateratzen laguntzen dizu.
Gainera, programak San Mamesen aurrez aurreko kontsultak egiteko eta aplikazioaren bidez zure bilakaeraren jarraipena egiteko aukera eskaintzen du.
Aprobetxatu Black Fridayko promozioa
Eskaintza berezi honetaz baliatzeko, Nutrition by Athletic Cluben webgunean sartu eta BF25 deskontu-kodea erabili besterik ez duzu egin behar.
- Deskontua: 25 € plan guztietan.
- Promozio-kodea: BF25.
- Promozioaren epea: azaroaren 16tik 27ra.
Aukeratu zure plana eta sartu deskontu-kodea ordainketa egiteko pantailan.
