
Lezama |
Gazteak A eta Emakumezkoena B taldeen partidak, zuzenean Athletic Playn
Gazteak A eta Emakumezkoena B taldeen partidak, zuzenean Athletic Playn
Gozatu harrobiko neurketez doan Klubaren telebista ofizialean
Athletic Playk harrobiko bi partida eskeiniko ditu zuzenean asteburu honetan.
Larunbat goizean (12:00etan), athleticzaleek Ohorezko Mailako hamargarren jardunaldian CD Arratiak Lezama bisitatuko duen hitzordua zuzenean jarraitzeko abagunea izango dute.
IKUSI GAZTEAK A-CD ARRATIA NEURKETA
Igande goizean, 12:00etatik aurrera, Emakumezkoena B taldearen txanda izango da, Real Union de Tenerife taldearen aurkako neurketan. Ander Ojangurenen neskek bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute sailkapen taulan gora egiten jarraitzeko eta ligako lehen sailkatuen artean kokatzeko.
