
Liga F-ko Athletic - Alaves partida San Mamesen jokatuko da
Liga F-ko Athletic - Alaves partida San Mamesen jokatuko da
Norgehiagoka abenduaren 8an izango da, asteartean, 12:00etan, zubiarekin bat eginez
Athletic Cluben eta Deportivo Alavesen arteko Liga F-ko partida San Mamesen jokatuko da. Lehoien eta arabarren arteko derbia, ligako txapelketako 13. jardunaldiari dagokiona, abenduaren 8an izango da, asteartean, 12:00etan, zubiarekin bat eginez.
Lehoiak une bikaina bizitzen ari dira kirol arloan. Joan den igandean 1-4 nagusitu ziren Anoetako derbian Realaren aurka, eta aurreko asteburuan berdinketa lortu zuten Lezaman Real Madriden aurka. Azken emaitza horiei esker, talde zuri-gorria Liga F-ko laugarren postura igo da, Txapeldunen Ligara sailkatzeko aukera ematen duten postuei begira.
Deportivo Alavesen aurkako partida aukera paregabea izango da athleticzaleek San Mamesen lehoiei babesa erakutsi eta taldeari bere bolada onean laguntzeko. Sarrerak dagoeneko salgai daude Athletic Clubaren webgune ofizialeko sarreren atalean.
SARRERA OROKORREN SALMENTA
Gainera, bazkideek, Club Athleticeko kideek, Gazte Abonoek eta Emakumezkoen Athletic Club Abonua daukaten kideek (26/27) doan eskuratu dezakete beren eserlekua partidaren egunerako.
BAZKIDEEN SARRERA: 0€
CLUB ATHLETIC-EN SARRERA: 0€
CLUB ATHLETIC PREMIUM-EN SARRERA: 0€
GAZTE ABONOEN SARRERA: 0€
EMAKUMEZKOEN ABONUEN SARRERA: 0€
Katedralean jokatuko den partida hau, baita Lezaman jokatu ohi diren emakumezkoen taldearen etxeko partida guztiak ere, Emakumezkoen Athletic Club Abonuan sartuta daude. Urtean 45 euro baino ez ordainduta, athleticzaleek zuzenean gozatu ahal izango dute zurigorriek etxean jokatzen dituzten partida guztiez.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Deportivo Alavés


